BULEGOA

Edurne Aperribay Ulacia
Jesus Berasategui Ochoa
Carlos Callejo González

Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan titulazioa lortuta 1988, 1985 eta 1987 urteetan hurrenez hurren, 1988. urtetik Donostian ari gara elkarrekin lanean CBA arquitectos estudioan.

Ohiko kolaboratzaileekin osatzen da Estudioa eta diziplina anitzeko taldea izanik, edozein proiekturen kudeaketa integrala garatzeko eta zuzentzeko gai da.

Administrazioak eta ekimen pribatuak eskatutako lanetan garatu da gure ibilbide profesionala, bai Plangintzaren alorrean eta baita Arkitektura eta Barne Diseinuan.